Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute bihar Itsasondon
Apirilaren 2an da Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna, baina Itsasondon bihar ospatuko dute egun hori. Hala, udal liburutegiak hainbat ekintza antolatu ditu, 17:00etatik 19:00etara bitartean. Mailegu bat sorpresa bat ekimena prestatu dute, eta marrazki lehiaketako sariak ere banatuko dituzte. Liburutegiko zerbitzua hobetzeko proposamenak jasotzeko mural erraldoia ere jarriko dute, nahi duenak bere iritzia bertan azal dezan.













