Erabat kixkali da Matxinbentako Igartzolabekoa baserria
Gaur goizaldean, 03:30ak aldean, Matxinbentako Igartzolabekoa baserria erre da. Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, kalte materialak bakarrik izan dira, teilatua erabat behera etorri da. Ama-semeak bizi ziren bertan, Mª Pilar Etxeberria eta Sebastian Odriozola. Biak onik daude, eta Nuarbera eraman dituzte familiakoen etxera.
Bertakoek azaldu dutenez, sutea ganbaran sortu denaren susmoa dute. Sua etxe osora zabaldu eta barrutik etxe guztia kixkali du. Kanpoko lau hormak osorik daude, baina barrualdea eta teilatua erabat hondatuta gelditu dira.
- Suhiltzaileak lanean, gaur goizean
- Igartzolabekoa baserria
- Baserria kokatuta dagoen tokia