Beitia martxak hiru ibilbide izango ditu aurten
Aurten Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxaren 20. edizioa izango da. Hori dela eta, antolatzaileek hiru ibilbide prestatu dituzte. Luzeak 44 kilometroko luzera izango du, ertainak 29 kilometrokoa eta motzak 23
Aurten Iñaki Beitiaren omenezko mendi martxaren 20. edizioa izango da. Hori dela eta, antolatzaileek hiru ibilbide prestatu dituzte. Luzeak 44 kilometroko luzera izango du, ertainak 29 kilometrokoa eta motzak 23 kilometrokoa. Ibilbide luzekoak Argixaomendira joango dira eta handik Ormaiztegi, Gabiria, Kizkitza eta Belokira. Han ibilbide ertainakoekin elkartuko dira. Hauek zuzenean Belokira joango dira. Ibilbide luzekoak eta ertainakoak, elkarrekin, Belokitik Izazpi, Pagotxeta, Samiño eta Oletara joango dira. Oletan ibilbide motzakoekin elkartuko dira. Hauek herritik Oletara joango dira zuzenean. Martxaren azken zatia guztiek elkarrekin egingo dute: Oletatik Aizpurutxora jaitsiko dira, bertan hamaiketako mundiala egingo dute eta ondoren Irimora igoko dira Baztarriñatik. Bukatzeko, herrira jaitsiko dira.