Bazkaria, pailazoen emanaldia, txokolate merienda eta pintxo-potea dira ekitaldi nagusiak
Beasaingo auzorik jendetsuena da Ezkiaga, eta bertan 1991ean sortu zen auzo elkarteak 25 urte betetzen ditu aurten. Gaur dute ospakizun eguna. Eguerdian hasi dira ospakizunak, auzoko elkarte batean egin den bazkariarekin. Aitor Aldasoro alkatea izan dute gonbidatu, duela urte batzuk alkate izandako Patxi Plazaolarekin batera, bertan elkartu diren 30 auzotarrek. Zizka-mizkak, bakailaoa saltsan, biribilkia eta postrea izan dute menuan. Giro ederrean joan da bazkaria eta bazkalondoa.
Arratsaldean, jaigunea auzoko frontoian egon da. Josepo pailazoak emanaldia eskaini du han, eta amaieran txokolatea banatu da elkartu diren haur guztien artean.
Ezkiagako auzo elkartearen zilarrezko ezteien ospakizuna pintxo-potearekin amaiatuko da.