Datorren astean kirola izango dute protagonista Itsasondon. Izan ere, kirol astea egingo dute. Asteari forma eman diote jada, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteartean hasi eta igandera bitartean.Iker Irribarria pilotari aramarraren bisita izang...

Alex Txikon mendizale bizkaitarra.
Datorren astean kirola izango dute protagonista Itsasondon. Izan ere, kirol astea egingo dute. Asteari forma eman diote jada, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteartean hasi eta igandera bitartean.
Iker Irribarria pilotari aramarraren bisita izango dute kirol asteari hasiera emateko. Asteartean izango da 11:00etan, Urkipe herri eskolan. Bertako haurrak bisitatuko ditu. Arratsaldean, berriz,
ttipi-ttapa herrikoia egingo dute, jubilatu elkarteak antolatuta. Jakinarazi dutenez, eguraldi txarra bada, aerobic saioa egingo dute pilotalekuan.
Alex Txikon, ostegunean
Alex Txikon mendizale bizkaitarra Itsasondon izango dute haren azken abentura kontatzen. Hitzaldia ostegunean izango da kulturgunean, 19:00etan.
Alpinismoaren historiara pasa zen Txikon joan den otsailaren 26an, Pakistango Nanga Pabart mendiko (8.126) aurreneko neguko igoera osatu zuenean. Gailurrera bere bi espedizio kiderekin batera iritsi zen: Ali Sadpara eta Simone Moro Tamara Lunger ibilbidean izan zuten ondoan, baina tontorrera iritsi baino metro batzuk beherago gelditu zen, eta ez zen tontorrera iritsi. Txikon pakistango mendian bizitako esperientziaren inguruan arituko da antolatu duten solasaldian.
Mendiarekin jarraituz, kultur asteari amaiera emateko mendi irteera egingo dute igandean. , Honako da ibilbidea: Itsasondo-Arama-Aramako hilerria-Abali- Altzaga-Sorabilla-Itsasondoko plaza. 09:30ean plazatik irtengo dira.
Kirol astearen antolatzaileak Itsasondoko Udala, udaleko kultura batzordea, jubilatu elkartea eta Karreape gaztelekua izan dira.