Arcelor Mittaleko langileak egun osoko geldialdia egiten ari dira eta kontzentrazioa egin dute eguerdian lantegi aurrean. Gaur Arcelor Mittal multinazionalak Gipuzkoan dituen beste bi lantegietako lankideak batu zaizkie: Olaberria eta
Arcelor Mittaleko langileak egun osoko geldialdia egiten ari dira eta kontzentrazioa egin dute eguerdian lantegi aurrean. Gaur Arcelor Mittal multinazionalak Gipuzkoan dituen beste bi lantegietako lankideak batu zaizkie: Olaberria eta Bergarako langileek lau orduko geldialdia egin dute eta auto ilara bana eginda etorri dira Zumarragara. Enpresak gaur bertan labea itzali du eta langileen artean amorrua nabarmena zen. 18:00etan manifestazioa egingo dute Urretxu eta Zumarragako kaleetan. Areizaga-Kalebarrenetik irtengo dira. Hilaren 20an, berriz, greba egingo dute eta Goierri garaia osoari grebarekin bat egiteko eskatuko diote.
Horra hor kontzentrazioko
argazkiak.