Europako Erasmus+ proiektuko 16 ikasle eta 13 irakasle Goierrin dira
Turkiako, Poloniako, Eslobeniako eta Italiako 16 ikasle eta 13 irakasle Goierrin dira egunotan, Erasmus+ proiektu multilateralaren barruan. Beasain Institutuko Publikoa proiektu horretan dago sartuta. Bi helburu dituzte bereziki Erasmus+ proiektuak: ikasleen mobilizazioa sustatzea etagaurkotasun gaiak herri desberdinetako pertsonekin jorratzea.
Gaur iluntzean, ekitaldi instituzionala egin dute Igartzako jauregian, alkatearen harrerarekin.