Goierri Eskolak aipamen berezia jaso du Irekin praktika onen lehiaketan
Irekin lehiaketan aipamen berezia jaso du Goierri Eskolak, Administrazio eta Finantzen zikloan egindako proiektuari esker. Tknikak sustatutako lehiaketa da Irekin, eta hezkuntza zentroetako praktika onak saritzen ditu. Lehiaketaren arduradunek berritzailetzat jo dute ikasleek enpresa errealentzat bideragarritasun proiektuak egiteko erabiltzen duten lan prozesua. Lehen Hezkuntzako zentroetako 62 praktika aurkeztu dira lehiaketara, eta 12 izan dira sarituak; horien artean dago Goierri Eskolarena.
Miren Ojangurenek zuzendu du Administrazio eta Finantzen zikloan garatutako proiektu hori. Bere hitzetan, “Lortek teknologia zentroak eta Goieki garapen agentziarekin elkarlanean, urtero enpresa batzuk hartu eta euren negozioetan dituzten beharrak azaltzen dizkie ikasleei, hauek erantzun bat bilatzeko”. Ondoren, ikasleak hiru laguneko taldetan bildu eta behar horietara egokitutako bideragarritasun proiektu bat egiten dute. “Ikaslegoa enpresa mundura” hurbiltzeko modua dela uste du Ojangurenek.