Realak bat egin du Ordizia Kirol Elkartearen urteurrenarekin
Realari harrera beroa egin diote gaur Ordizian, bertako kirol elkartearen 75. urtemuga dela eta egin duten entrenamendu saio berezian. Talde txuri-urdinak oroigarria eskaini dio Juanbi Erauskin Ordizia Kirol Elkarteko presidenteari. Ondoren, jokalariek hainbat ariketa eta partidatxoa egin dituzte Altamirako zelaian. Ordiziako ikastetxeetako dozenaka ikasle joan dira entrenamendua jarraitzera, eta harmailak bete egin dira. Bukaeran, jokalariak sinadurak ematen aritu dira gaztetxoei.