Utzi egin diete desagertutako 84 urteko gizona bilatzeko lanei
Bederatzi egunen ondoren, bukatutzat eman dituzte Azpeitian desagertutako 84 urteko gizonezkoa bilatzeko lanak, “emaitza faltagatik”. Hala ere, ikerketari eutsi egingo diotela jakinarazi du Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak.
Apirilaren 3tik falta zen Ildefonso Alustiza, zeraindar jatorriko fraide frantziskotarra. Senideekin bazkaldu zuen Azpeitiako Loiola auzoko jatetxe batean, baina gero ez zen Tolosako komentura bueltatu. Hilaren 5ean aurkitu zuten bere autoa, Azpeitiako Urola kalean.
Harrezkero, bilaketa lanetan jardun dute zortzi egunez. Ertzaintzaren erreskate taldea, urpekaritza taldea eta helikopteroa, Gurutze Gorria eta DYA aritu dira Urola ibaia eta Azpeitia inguruko mendiak arakatzen. Emaitzarik lortzen ez dutela ikusita, lan horiek uztea erabaki dute.
- Urola Kostako Hitza (2016-04-04): 84 urteko gizonezko bat desagertu da, Azpeitan bazkaldu ostean
- Goierriko Hitza (2016-04-06): Igandetik desagertuta dagoen Idelfonso Alustiza zeraindarraren bila jarraitzen dute