N-1 errepidea Idiazabal erditik igarotzen zen garaia gogoratuz
Asko izango dira N-1 errepidea Idiazabal erditik, herrigunetik, igarotzen zen garaiaz oroituko direnak. Orain, oroitzapen eta anekdota horiek bildu nahi dituzte, eta bilkura egingo dute bihar udaletxeko areto nagusian 18:00etan. Herritar guztiei zabal...
N-1 errepideak Idiazabalgo herria punta batetik bestera zeharkatzen zuen, herria bitan zatituz, 1983an autobia eraiki zen arte. Besteak beste, taberna, jatetxe, pentsio, telefono zentralita eta gasolindegia ireki ziren, herrigunetik pasatzen ziren milaka pertsonen beharrari erantzuna emateko.
Euskadi Lagunkoia
Proiektua Euskadi Lagunkoia Lagunsarea egitasmoaren barnean sartzen da, eta Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta gizarte politiketako sailak sustaturikoa da. Zahartze aktiboaren paradigma pean garatzen da, adinekoekin lagunkoiak diren inguruneak eta zerbitzuak berrantolatzen ditu, adinekoen partaidetza sustatuz.













