Beasain Gipuzkoako saskibaloiaren hiriburu izango da datozen hiru asteburuetan
Hiru lauko final edo Final Four jokatuko dira Beasaingo Antzizar kiroldegian, Arri BKL taldeak antolatuta.
- Apirilaren 23an eta 24an, infantil mailako mutilek jokatuko dute. Arri BKLeko taldeak bertan jokatzeko bigarren postua lortua du dagoeneko. Hirugarren sailkatuaren aurka jokatuko du.
- Apirilaren 30ean eta maiatzaren 1ean, senior nesken txanda izango da. Arri BKLeko neskek larunbatean Donostian Añorgaren aurka jokatuko duten partida irabazi beharko dute, lau puntu baino gehiagogatik, Beasaingo lauko finalean jokatu ahal izateko.
- Maiatzaren 7an eta 8an, Beasaingo Loinatz jaietan, senior mutilen lauko finala jokatuko da. Arri BKL taldeak lehenengo postua ziurtatuta dauka duela aste batzuetatik eta laugarrenaren aurka jokatuko du. Oraindik erabakitzeko dago postu hori.
Larunbatean 16:00etan 1. sailkatuak laugarrenaren aurka jokatuko du; eta 18:00etan, bigarrenaren eta hirugarrenaren aurkako partida jokatuko da. Igandean, 12:00etan, finala jokatuko da.Arri BKLeko Mikel De las Herasen esanetan, saskibaloiaren festa izango da Beasainen datozen asteetan. Beasaindarrak eta goierritarrak Antzizarrera gonbidatu nahi dituzte saskibaloiaz gozatzera.