Hitzarok haur eta gaztetxoentzako udaleku ibiltariak antolatu ditu
Ordiziako euskara elkarteak izena emateko epea ireki du
Ordiziako Hitzaro eta Hernaniko Dobera euskara elkarteek Udaleku Ibiltariak antolatu dituzte. Gaztetxoek ur ekintzak, abentura kirolak eta mendi ibilbideak egiteko aukera izango dute. Aurreneko txanda uztailaren 3tik 15era izango da (12 eta 16 urte arteko gaztetxoentzat) eta bigarrena, uztailaren 31tik abuztuaren 9ra (9-11 urtekoentzat). Izena emateko epea irekita dago. Hitzaro elkartera deitu behar da honako zenbaki honetara: 943 16 23 66.