Legazpiko goitibehera probarako izen ematea ireki da
Maiatzaren 7an egingo da, eta Euskal Herriko txapelketako lehena izango da
Maiatzaren 7an, larunbata, goitibehera txapelketa egingo dute Legazpin, Euskal Herriko txapelketako lehena. 16:30ean hasiko da. Dagoeneko irekita dago izena emateko epea, Euskal Herriko Inertzia Kirolen Federazioko webgunean: ehikf.eus. Maiatzaren 4a izango da izena emateko azken eguna, eguerdiko hamabiak baino lehen. Legazpiarrek eta emakumezkoek debalde izango dute proban parte hartzeko eguneko asegurua.
Informazio gehiago maldanbehera.com webgunean.












