Udaberriko sukaldeari buruzko tailerra egingo dute larunbatean Itsasondon
Goierriko Baratza elkarteak antolatuta, larunbatean, hilak 16, udaberriko sukaldeari buruzko tailerra egingo dute Itsasondon. Neguko energia dentsoago batetik udaberriko energia arinera nola iragan ikasiko dute partehartzaileek, udaberriko astenia eragozteko. Garai aproposa da oraingoa depurazioa egiteko, neguko gehiegikeriak garbitzeko, eta nola egin ere ikasi ahalko da. Ikastaroa Itsasondoko Bizi-nahi elkartean egingo da, 09:30etatik 14:00etara. Izena eman behar da aurretik, telefono honetara deituta: 656 724 193.