Apirilaren 29an hasita, sei saiotan, II. Mailako Formakuntza Feminista: Feminismoak, jabekuntza eta eragin politikoa ikastaroa egingo da Beasaingo Udaleko Berdintasun Sailak antolatua. Emakumezkoei zuzenduta dago ikastaroa; Beatriz Zalakain izango da i...

Beatriz Zalakainek emango du ikastaroa.
Apirilaren 29an hasita, sei saiotan,
II. Mailako Formakuntza Feminista: Feminismoak, jabekuntza eta eragin politikoa ikastaroa egingo da Beasaingo Udaleko Berdintasun Sailak antolatua. Emakumezkoei zuzenduta dago ikastaroa; Beatriz Zalakain izango da irakaslea. Elebitan egingo dute.
Ikastaroan «mugimendu sozial eraldatzaile guztiak bezala, feminismoak batzuetan, etengabeko gatazkan dauden korronte ideologiko ezberdinak ditu. Mintegi honek korronte garaikide ezberdinen ikuspegiak aztertu nahi ditu, alde batetik», diote antolatzaileek.
Era horretan, parte hartzaileen artean «aipatu korronte horiek, aldatu den subjektu politikoa, eta lortu daitezkeen ikuspegi aldaketa eta estrategiak aztertuko dira». Pentsamendu eta ezagutza eurozentrista gainditu nahi dituzte, iparraldeko korronte feministak, feminismo beltzak eta Hego Amerikakoak mahai gainean jarriz.
Formakuntza feministak ere badu beste helburu bat: «Ikuspegi honen bidez, botereari buruz, jabetzeari buruz, taldekako prozesuei buruz, eta gako askatzaile anitzeko eragin politiko feministen bidez, lehenengo ezagutzen azalpenak ematea».
Dohainik
Sei ostiraletan izango dira saioak, 17:00etatik 19:30era, udaletxeko batzar aretoan. Apirilaren 25a baino lehen eman behar da izena Berdintasun Sailean. Dohainik da formakuntza saioa. Beasaingo Udaletik jakinarazi dutenez, haurtzaindegi zerbitzua aukeran egongo da, aldez aurretik jakinaraziz gero.