'Arama 1931-Goierri 2016' ekitaldi historikoaren bideoa
Ekitaldi historikoa egin du gaur Goierriko Gure Esku Dagok Araman: Goierriko garai bateko eta gaur egungo ehunka zinegotzi eta alkate —izandakoak edo orain direnak— elkartu ditu. Duela 85 urte, gaurko egun batez, herri hartan —eta Altzagan— udalbatzek lehenengo aldiz autodeterminazio nahia agertu zuten. Eta gaur Goierriko herri denek berretsi dute. Goierriko Hitzaren bideoa da ekitaldi historiko horren lekuko.