Zumarragako Argixao futbol zelaian larrialdiko zerbitzu bat egin du Osakidetzaren helikoptero batek, gaur goizean. 10:20a inguruan, jokatzen ari ziren futbol partida bat geratu, eta zelaian bertan lur hartu du airekoak. Zumarragako Ospitalean ingresatuta zegoen gaixo bat Donostiako Ospitalera airez ebakuatzeko antolatu dute zerbitzua. Anbulantzian zelaira eraman dute, eta han helikopteroak lekualdatu du erietxez.

Osakidetzaren helikopteroa, Argixao zelaitik aireratzen, gaur goizean./Tere Madinabeitia