Zortzi finalistak. Argazkia: Bertsozale Elkartea
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketako finala jokatu dute asteburuan, Eibarren. Beñat Mujika donostiarrak jantzi du txapela; Aizpea Garmendia lazkaotarra berriz, bigarren gelditu da. Horrenbestez, biek izango dute Euskal Herriko eskolarteko txapelketako finalean aritzeko aukera. Ekainaren 4an izango da saioa, Ereñotzun.
Guztira 200 bat haur eta gaztetxok parte hartu zuten igandean, Eibarren ospatu zen Betso Eskolen Egunean. Egun osoko ekitaldien artean, Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa ere egin zuten. Beñat Mujikarekin eta Aizpea Garmendiarekin batera, Andoni Mujika, Ane Peñagarikano, Gontzal Belategi, Libe Goenaga, Urko Arregi eta Itziar Mendia beasaindarra ere aritu ziren finalean.
Saroi Jauregi aritu zen gai jartzaile lanetan, eta guztira, 300 bat lagun bildu ziren Coliseo antzokian. Finalaz gain, bazkaria eta umeentzako jolasak izan zituzten.