Araiztegi eta Mendizabal izango dira Zeraingo beste bi finalistak
Zeraingo Bertso txiki, saio handi belaunaldi arteko txapelketaren bigarren saioa jokatu dute asteburuan. Eneko Araiztegi segurarra eta Mikel Mendizabal itsasondoarra, Gemma Urteaga beasaindarraren eta Albizturgo Millan Telleria bertsolariak aritu ziren aurrez aurre.
Finalerako txartela lortu zutenak, Araiztegi eta Mendizabal izan ziren; 87 puntu jaso zituzten, Urteagak eta Telleriak berriz 60. Hala, Finalean Aratz Igartzabal eta Xabier Zeberioren aurka ariko dira, hilaren 30ean egingo duten finalean. Afaltzeko tokia oraindik zehaztu ez badute ere, aste honetan jakinaraziko dutela aurreratu dute antolatzaileek.
Aurreneko saioan bezala, ostiralekoan ere “giro bikaina” izan zutela azaldu du Zerainlabek. “Afaltzen 60 bat lagun, eta tabernetan 50 lagunetik gora” izan zirela eta bertsoekin “giro ezin hobea” sortu zela azpimarratu du antolakuntzak.