Beasainek lau puntura du igoera fasea
Larunbatean Loinatz zelaian Baskoniari 2-0 irabazita, 2.B mailara igotzeko igoera fasea lau puntura du Beasain futbol taldeak. Zazpigarren postuan daude beasaindarrak, 51 punturekin. Seigarrenean Pasaia dago puntu berdinera, eta Vitoria eta Balmaseda 55na punturekin daude bosgarren eta laugarren postuan.
Datorren asteburuan, Elgorriagaren lehiatuko dira beasaindarrak.