
‘Ormaiztegi zentzumen guztiekin’ tailerreko haurrak, ur sulfurotsua dastatzen. / Arg.: Zumalakarregi
Ormaiztegiko Zumalakarregi museoan ikusgai dago
Made in Ormaiztegi erakusketa, herriak izandako garapen industrialari buruzkoa. Horri lotuta, hainbat ekintza antolatzen ari dira.
Joan den ostiralean, esaterako,
Oda a la fábrica abandonada dokumentala ikusi zuten. Ondoren, Beasaingo Irati Otamendi arkitektoak dokumentalaren inguruko azalpenak eman zituen.
Bestalde, larunbatean,
Ormaiztegi zentzumen guztiekin familia tailerra egin zuten. Bost zentzumenak erabili zituzten haurrek, erakusketako sekretuak ezagutzeko: atxikoria usaindu, tinteak ezagutu, bainuetxeko iturrian ur sulfurotsua edan, garai hartako soinuak entzun eta identifikatu… Amaieran, merienda osasuntsua egin zuten.
Maiatzaren 15era bitartean irekita egongo da
Made in Ormaiztegi erakusketa Zumalakarregin.