Goierri garaiko udalek kontzentrazioak egingo dituzte asteazkenean, Arcelor Mittal ez ixteko
Asteazkenerako mobilizazio eguna antolatu dute Zumarragako Arcelor Mittaleko langileek eta Goierri garaiko udalek langileekin bat egin dute: 12:00etatik 12:15era alkate, zinegotzi eta udal langileek kontzentrazioak egingo dituzte udaletxe aurrean. Bestalde,
Asteazkenerako mobilizazio eguna antolatu dute Zumarragako Arcelor Mittaleko langileek eta Goierri garaiko udalek langileekin bat egin dute: 12:00etatik 12:15era alkate, zinegotzi eta udal langileek kontzentrazioak egingo dituzte udaletxe aurrean.
Bestalde, langileek giza katea egingo dute 11:00etatik 13:00etara. Herritarrei parte hartzeko gonbita luzatu diete. 13:00etatik 15:00etara kontzentrazioa egingo dute lantegi aurrean. 15:30ean langile batzordea zuzendaritzarekin bilduko da. Gaur ere biltzekoak ziren, enpresak bere erabakia atzera botatzeko ahalmena duen norbait bidaltzen bazuen. Enpresak, ordea, ez duela erabakia atzera botatzeko asmorik erantzun zien langileei. Asteazkenean bilera egongo da, ordea. Langile batzordea enpresak pasatako txostena aztertzen ari da eta bihar txosten horri buruz hitz egingo dute zuzendaritzakoekin. Lantegia ez dela bideragarria esan duen aholkularitzak txosten hori erabili zuen.
Aipatzekoa da ere Arantza Tapia sailburuak Zumarragako eta Sestaoko lantegiak bideragarriak direla esan duela. Tapiak lantegia bideragarri egiteko, instituzioek, enpresak eta langileek elkarrekin lan egin behar dutela esan du.