Iker Irribarria atzo, Arretxe II.aren kontrako buruz burukoan. Argazkia: Carlos Mediavilla
Iker Irribarriak nagusitasun osoz hartu du mendean Arretxe II.a, eta aurrera egingo du buruz buruko txapelketan. Aramarrak indartsu ekin zion partidari, eta akatsen bat gorabehera, kontrolpean izan zuen partida. Kolpe gogor eta luzeei esker, Arretxe partidatik ateratzea lortu zuen. Hala ere, markagailuan paretsu joan ziren 9-12kora arte. Handik aurrera, bost tantotik gorako aldearekin jokatu zuen Aspekoak. Bukaeran, 14-22 nagusitu zen Irribarria.
Final hamaseirenak gaindituta, hurrengo erronka datorren asteburuan izango du, Jon Jaunarenaren kontra. Partida igande arratsaldeko 17:00etan izango da, Sorian.