Eizmendi eta Etxeberria harrijasotzaileek marka ahalegina egingo dute Idiazabalen
Goierriko 7 Orduak jaialdian, esku bakarrarekin 117 kiloko harria jasota. Idiazabalen, marka hori hobetzen saiatuko da, kilo bat gehiagoko harriarekin.
Hilaren 30ean, Gazta Egunaren bezperan, herri kirol jaialdia egingo dute Idiazabalen. Jokin Eizmendi eta Idoia Etxeberria harrijasotzaileek beraien markak hobetzeko saiakera egingo dute. Eizmendik 251 kilokoarekin egingo du saiakera; Etxeberriak berriz, bi ahalegin egingo ditu: 118 kilokoa esku bakarrarekin eta 160 kilokoa bi eskuekin.
Larunbatean ondu zuen bere marka Etxeberriak Ordizian,