Ormaiztegin elkarretaratzea egingo dute bihar Ane Mujikaren heriotza salatzeko
Ostiralean hil zen Ane Mujika ostalaria, Ormaiztegin. Banketxeak haren aurka zeukan etxegabetze prozesuarekin lotu du heriotza Gipuzkoako Stop Kaleratzeak plataformak. Hori dela eta, bihar elkarretaratzea egingo dute Ormaiztegiko Laboral Kutxaren aurrean, 19:00etan.














