Urretxu Lagunkoia egitasmoaren diagnostikoa
Urretxuko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Lagunkoia egitasmoarekin bat egin du eta proiektua definitzeko diagnostiko bat egin behar du. Herritar guztiek inkesta bat betetzeko aukera dute. Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte
Urretxuko Udalak Eusko Jaurlaritzaren Euskadi Lagunkoia egitasmoarekin bat egin du eta proiektua definitzeko diagnostiko bat egin behar du. Herritar guztiek inkesta bat betetzeko aukera dute.
Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako sailaren Euskadi Lagunkoia egitasmoaren helburua herritarrek udalerrien hobekuntzan parte hartzea da, zahartu ahala norberak bere bizimodua izaten jarrai dezan. Adinekoei dago zuzenduta nagusiki.
Diagnostikoa egiteko, arlo ezberdinei buruzko iritziak jaso nahi dira: herriko parke eta berdeguneak, garraioa, segurtasuna, etxebizitza, herritarren arteko harremana, aisialdia…
Denen eskura
Hirugarren adinekoekin lotura duten elkarteetan inkestak banatu dira eta osteguneko merkatuan ere inkestak egingo dituzte. Parte hartzeko beste bi modu ere egongo dira: udaletxeko sarreran eta kultur etxean inkestak herritarren eskura jarri dituzte eta galderak internet bidez ere erantzun daitezke (euskadilagunkoia.net).
Inkesta betetzeko zailtasunak dituztenek edo zalantzak dituztenek, Gizarte Ekimen sailera jo dezakete.