Ane Mujikaren heriotza salatuko dute iluntzean Ormaiztegin
Elkarretaratzea deitu du Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak, bankuaren ardura salatzeko. 19:00etan izango da elkarretaratzea, Laboral Kutxaren aurrean
Ostiralean hil zen Ormaiztegin Ane Mujika, Antziñe okindegiko ostalaria. Heriotzaren atzean bankuen presioa dagoela salatu du Gipuzkoako Kaleratzeak Stop plataformak. Ane Mujika banketxeak eraila! lemapean, elkarretaratzea deitu dute gaur iluntzerako. Ormaiztegiko Laboral Kutxaren parean bilduko dira, 19:00etan.
Mujikak 2006. urtean 500.000 euroko kreditua eskatu zion banketxeari, okindegia martxan jartzeko. Ezin izan zion, ordea, kredituari buelta eman, eta banketxeak bere etxea, okindegia eta abal modura jarria zuen gurasoen etxea husteko agindu zuen.
Urtebete baino gehiago eman du Mujikak erabaki horren aurka borrokan. Kaleratzeak Stop plataformak sare sozialetan zabaldutako mezuaren arabera, «Mujikak ezin izan die banketxearen presioak eragindako osasun arazoei aurre egin». Plataformaren esanetan, banketxearekin izandako negoziazio go- gorrak, okindegia aurrera ateratzeko egin beharreko lana eta egoerak eragindako ziurgabetasuna «kausa zuzenak» izan dira Mujikaren heriotzean.