
Beasaingo areto futbol txapelketako final erdiak jokatzen ari dira dagoeneko. Asteburuan, joaneko partidak jokatu dituzte, eta Jazpana eta Zintzharri taldeak aurretik doaz momentuz. Asteburuan izango dira bueltakoak, eta bertan erabakiko dira Beasaingo jaietako finala jokatuko duten bi taldeen izenak.
- Zintzharri 3 – 1 Garaitezinak
- Jazpana 5 – 3 Arane
Pitxitxiaren sailkapenari dagokionean, Arane taldeko Jon Ander Garcia dago lider, 20 tantorekin. Bat gutxiago du Xabi Tapia taldekideak. Aurreneko faseko goleatzaile nagusia berriz, Kilker taldeko Joar Urrestarazu izan zen.
Datorren asteburuko partidak
Larunbata, hilak 23, La Salle ikastetxeko patioan:
- 14:00. Jazpana – Arane.
- 15:00. Zintzharri – Garaitezinak