Legazpin eliza ondoko kalea konpontzen ari dira
Atzo hasi ziren lanekin, eta ostegunean amaituko dute.
Legazpiko Udala elizatik postetxera doan bidea konpontzen ari da. Adokina kentzen ari dira, eta asfaltoa botako dute. Atzo hasi ziren lanekin, eta ostegunean amaituko dute.
Lanak bukatu bitartean, ezingo da Aizkorri kaletik Kale Nagusira eta Nafarroa kalera autoz joan. Autobusek ere ezingo dute bertatik pasa. Hortaz, Aizkorri kaleko edo Patrizio Etxeberria kaleko geralekuetako erabiltzaileek Saturnino Tellerian hartu beharko dute autobusa egunotan.