Iazko irudian, irakurle taldekoak II. irakurketa multikulturalean
Ordizian euskarazko irakurle taldea hilero biltzen da Barrenan, baina
bihar saio berezia egingo dute. Izan ere, larunbatean izango da Liburuaren Nazioarteko eguna, eta hori ospatzeko saio irekia egingo dute
Nikolas Lekuona plazan 18:30ean. Edonork parte har dezake saio irekian.
Joseba Sarrionandiaren Lapur bandaren etika ala politika saiakera landuko dute. Moderatzaile lanetan arituko dena Irati Goikoetxea izango da.