Pako Etxeberria mediku forentseak Bakearen Gernika Saria jasoko du
Gaur jakinarazi dituzte Bakearen eta Berradiskidetzearen Gernika Sariak jasoko dituztenen izenak. Aurten, Jose Mugica Uruguaiko presidenta ohiak eta Pako Etxeberria Aranzadi elkarteko mediku forentseak egindako lana aitortuko dute. Sari banaketa hilaren 26an izango da, Gernikako bonbardaketaren 79. urteurrenean.