Rufino Arriaga euskal preso politikoa Ordizian izan da gaur, gurasoen etxean bisitan. Sevillako espetxetik atera eta ordubeteko bisita egin ahal izan dio amari. Segurtasun neurri handien artean ekarri eta eraman dute Arriaga. Atarian, herritar talde bat bildu da presoari babesa adierazteko, Aupa Txufi! Preso eta iheslariak etxera zioen kartelarekin.
1997ko azaroan atxilotu zuten Arriaga. 2014an, Cadizko Puerto I-eko espetxetik Sevillara lekuz aldatu zuten, eta bertan dago preso geroztik.
Goierriko albisteak euskaraz, libre eta kalitatez jaso nahi dituzu? Horretarako zure babesa ezinbestekoa zaigu. Egin zaitez harpidedun, izan HITZAkide! Zure ekarpenari esker, euskaratik eginda dagoen tokiko informazio profesionala garatzen eta indartzen lagunduko duzu.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.