Zikoina Gabiriako elizako kanpandorrean, igandean./Iban Maiz
Azken urteotan, ia urtero geratu izan da zikoinaren bat Gabirian. Udaberria iritsita, Europa iparralderako migrazioa hasia dute. Igande arratsaldean, zikoina bat Andre Mari elizako kanpandorreko tximistorratzaren puntan geratu zen, gaua han pasatzeko.
Baina aurten bitxitasuna ez da hori, multzoan iritsi izana baizik. Igande arratsean bertan zortzi bat zikoina ibili ziren Gabiriako herrigunearen gainean, hegan. Biharamunean (astelehenean hotz egin zuen), Bidaurreta baserriko teilatuan eta goialdeko zelaian zeuden.
Zikoin multzoa, zazpi-bat hegazti, Bidaurreta baserri buruan./Oier Oiarbide