Zaldibiatik 25 kaxa oinetako bidali dituzte siriar errefuxiatuentzat
Katiuska erronka Gipuzkoa mailako kanpainaren barruan, Zaldibian 25 kaxakada oinetako, bota eta katiuska betetzea lortu dute. Kartoizko kaxa handietan bidali dizkiete Europaren ertzean gerarazita dauzkaten siriar errefuxiatuei.Oinetako gehienak Lardiza...
Katiuska erronka Gipuzkoa mailako kanpainaren barruan, Zaldibian 25 kaxakada oinetako, bota eta katiuska betetzea lortu dute. Kartoizko kaxa handietan bidali dizkiete Europaren ertzean gerarazita dauzkaten siriar errefuxiatuei.
Oinetako gehienak Lardizabal eskolan bildu dituzte, 20 kaxa. Apirilaren 11tik 14ra egin zuten han bilketa. Bestetik, Orendainen eta Abaltzisketan jasotakoak ere Zaldibiara ekarri dituzte. Zaldibian bertan, kultur etxean ere utzi dituzte herritarrek, eta Ordiziako batzuek ere hara eraman dituzte beren ekarpenak.
25 kaxa horietan, denera 600 bat oinetako pare batu direla kalkulatu dute arduradunek.
Ostiralean Donostiako San Telmo Museora eraman zituzten. Zarauzko suhiltzaileek eramango dute materiala orain errefuxiatuengana. Kanpainaren antolatzaileek oinetakoak eman dituztenak eskertu dituzte, baita Lardizabal eskolako ikasleak eta irakasleak ere, emandako laguntzagatik.












