Beasaingo Udaleko Hezkuntza sailak apirilaren 27rako bi hitzaldi antolatu ditu lehenengo hezkuntzako irakasleei eta gurasoei zuzenduta. Haurtzaroko elikadura osasuntsua, Agnha (hiperaktibitatea) eta emozioak landuko dituzte bi saiotan.Lehenengo hitzald...

Beasaingo Udaleko Hezkuntza sailak apirilaren 27rako bi hitzaldi antolatu ditu lehenengo hezkuntzako irakasleei eta gurasoei zuzenduta, udaletxeko batzar aretoan.
Haurtzaroko elikadura osasuntsua, Agnha (hiperaktibitatea) eta emozioak landuko dituzte bi saiotan.
Lehenengo hitzaldian
, 15:30etik 16:30era, elikadura osasuntsuaren piramide berria, gurasoek haurren elikadurarekiko duten garrantzia eta garapenean gerta daitezkeen bi arazoei, ume mizkinak eta gizenak, aurre nola egin aztertuko dituzte.
Bigarren zatian
, 16:30etik 17:30era, Agnharen jatorria, sintomatologia eta eboluzioa ezagutu eta ulertu, Agnharen aurretik haurraren nolakotasuna lehenetsi eta onartu, eta Agnhak eragindako zailtasunak etxean zein eskolan kudeatzeko proposamen praktikoak ezagutuko dituzte.
EHUko irakasleak
EHUko Edurne Maiz eta Goretti Soroa irakasleek eta psikologoek egingo dituzte hitzaldiak. Psikologian doktoreak dira biak.
Edurne Maizen lan arloa elikaduraren psikologia da eta haur obesitateari aurre egiteko familia guztiari zuzenduriko Efigro programan parte hartzen du.
Goretti Soroaren lan ildo garrantzitsuenak Aghaa, sormena eta emozioak dira. Agnha duten familiakideen Gipuzkoako elkartean ari da 2004tik, haur eta guraso taldeak dinamizatzen.