Gaur, 19:00etan inauguratuko dute Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan Aldharrikatuz erakusketa, Arrano kultur elkarteak antolatuta. Maiatzaren 1era bitartean, Zigor Merodio, Yon Troitiño eta Araitz Areitio euskal presoen artelanak ikusteko aukera izan...
Gaur, 19:00etan inauguratuko dute Usurbe Antzokiko erakusketa aretoan
Aldharrikatuz erakusketa, Arrano kultur elkarteak antolatuta. Maiatzaren 1era bitartean, Zigor Merodio, Yon Troitiño eta Araitz Areitio euskal presoen artelanak ikusteko aukera izango da.
Zigor Merodiok Frantziako kartzeletan egindako harrizko eta buztinezko eskulturak izango dira erakusketaren oinarri. Merodio Fresneseko kartzelan hasi zen 2008an buztin tailerrean eskulturak egiten.
Aldaharrikatuz erakusketaren antolatzaileek azaldu dutenez, «berehala konturatu zen bere aldarrikapenak lau haizetara zabaltzeko aukera paregabea zela».
2012an San Martin de Re espetxera eraman zuten Merodio eta buztingintzarako aukerarik gabe gelditu zen. Hargile izateko formazio profesionalean izena eman zuen eta harrizko eskulturarekin jarraitzeko aukera izan zuen.
Bertsoz lagunduta
2014an Gernikan (Bizkaia) antolatu zuten Merodioren artelanen lehen erakusketa. Antolatzaileek zehaztu dutenez, «Zigor ez zen bertan bakarrik agertu. Eskultura bakoitza bertsoz lagundu zuen eta horretarako bere bi lagun eta kideengana jo zuen». Murtziako (Espainia) espetxean dagoen Yon Troitiñok eta Rennes (Frantzia) kartzelan dagoen Alaitz Areitiok egindako bertsoekin lagundu zuen eskultura bakoitza.