Iker Irribarriak Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du larunbatean
2-22 irabazi zion Jaunarenari atzo Sorian jokatu zuten partidan
hemen eros daitezke.
Hasi eta berehala hamabi tantoko aldea hartu zuen (0-12) aramarrak. Partida guztian zehar jaun eta jabea izan zen Irribarria, aukerarik gabe utziz Jaunarena. Guztira, 112 pilotakada jo zituzten.
Iker Irribarriak nahikoa izan zituen 26 minutu mendean hartzeko Jon Jaunarena. 2-22 irabazi zuen aramarrak atzo igandea Sorian jokatu zuten partidan, eta Buruz buruko txapelketako final-laurdenetan sartu da Irribarria. Larunbatean Aimar Olaizolaren aurka jokatuko du Iruñeko Labriten. Txartelak