Joseba Insausti artzainak gaur jaso du Bartzelonan 'Gazta onenarentzako Espainiako elikagaiak' saria
Ordiziako Joseba Insaustiren Otatza gaztak 2015eko ‘Gazta onenarentzako Espainiako elikagaiak’ saria (Alimentos de España al Mejor Queso 2015) jaso du gaur arratsaldean Bartzelonan. Espainiako Nekazaritza, Elikadura eta Ingurugiro ministeritzak ematen duen saria da eta pasa den azaroan jakinarazi zioten lehiaketa irabazi zuela.
Bigarren sari bat ere eman zioten Insaustiren gaztari: ardi gazta ondu onenarena.