Lazkaoko mozorro eguneko irudiak
Lazkaon hasera beroa eman diete San Prudentzio jaiei, larunbateko mozorro egunarekin. Eguerditik hasita, jantzi koloretsuz atonduta eta umorez beteta atera ziren lazkaotarrak kalera. Euriak festa galaziko zuela pentsa bazitekeen ere, azkenean giro ona eta festa izan ziren nagusi.
Aurreneko asteburuaren ondoren, gaur biharretan atseden hartuko dute lazkaotarrek. Asteazkenetik aurrera jarraituko du Lazkaoko festen egitarauak.