Bertsomoviedako irabazleek jaso dituzte sariak
Bertsomoviedaren sari banaketa ekitaldia egin da gaur iluntzean Igartzako jauregian. Lehenik eta behin, Aitor Sarriegik eskerrak eman nahi izan dizkie Bertsomovieda lehiaketa antolatzea posible egiten dutenei: Beasaingo Udala, Arri eta Orkli kooperatibak eta Arrano kultur elkartea. Aitor Aldasoro alkateak ere eskerrak eman dizkie antolatzaileei, betiko bertso paperetatik haragoko formatuarekin sormena eta euskara bultzatzen asmatu dutelako.
31 lan aurkeztu dira guztira: 28 helduen atalean eta 3 gazteen atalean. Sei lan saritu dituzte:
Helduen maila
· Lehen saria: Zeuk erabaki (Jon Martin eta Izaskun Bernedo).
· Bertso onenen saria + aipamena: Kantuz egin dugu zutaz oroitzean (Aitor Lanas, Ekaitz Goikoetxea eta Garazi Zabaleta).
· Publikoaren saria: Donosti CUP 2015 (Hondarribiko Prebentzio Komunitarioko udal zerbitzuko kale heziketa programa)
· Ez ohiko sari berezia: Zapatistak (Ormaiztegiko bertso eskola).
Gazteen saila
· Lehen saria: Begirada bakoitzean (Joane Aldalur, Oihana Arana, Haizea Arana, Aner Peritz, Xubane Garai, Eider Iturralde, Olatz Zuazubiskar eta Aroa Arana).
· Aipamena: Alferraren astea (Oiartzungo Elizaldeko bertso eskola)