Eroskik Ordizian duen saltokia, artxiboko argazkian.
Sutea izan da Ordiziako Eroski saltokian; aparteko kalterik sortu ez badu ere, hustu egin behar izan dute denda, segurtasun neurriak direla eta. Antza denez, ogia egiteko labeetako batean sortu da sua. Saltokiaren barruan zeuden langileak eta bezeroak berehala atera dituzte, eta ez da inor zauritu.