Lazkaoko San Prudentzio jaietako azkeneko egunean, Felix Urkola alkatearen aurkako pintaketa azaldu zen. Larunbatetik iganderako gauean egin zuten, alkatearen etxearen pareko horma batean. “Herriaren etsaia” idatzi, eta jopuntu edo diana bat ere margotu zuten.