Arcelor Mittaleko zuzendaritzak birkolokazioei buruzko informazio zehatzagoa eman die langileei
Arcelor Mittaleko zuzendaritzak birkolokazioen berri zehatza eman die langileei eta horrekin bukatutzat eman du kontsulta epea. Hemendik aurrera, baldintza hauei buruz hitz egiteko bakarrik bilduko da langileekin. Hauek ostiralean bilera
Arcelor Mittaleko zuzendaritzak birkolokazioen berri zehatza eman die langileei eta horrekin bukatutzat eman du kontsulta epea. Hemendik aurrera, baldintza hauei buruz hitz egiteko bakarrik bilduko da langileekin. Hauek ostiralean bilera egingo dute enpresak aurkeztutakoari buruz hitz egiteko. Bertan, zuzendaritzarekin negoziatu edo enpresa zabalik mantentzeko eskatzen jarraitu erabakiko dute.
Gaurko bileraren amaieran langileek ez dute proposamenaren berri eman nahi izan. Ezta balorazio bat egin ere. «Langile batzordeak eta sindikatuek proposamena aztertu behar dute eta ostiral goizean langileok asanblada egingo dugu. Bilera horien guztien ondoren egingo dugu balorazioa», esan du Leo Bote langile batzordeko presidenteak. Langileek ez negoziatzea erabakitzen badute, enpresak bere proposamenarekin aurrera egingo du eta langileei banan-banan nora joatea doakien esango die.