Lazkaoko alkatearen aurkako pintaketa egin dute, festetan
LAZKAO // Larunbatetik iganderako gauean, San Prudentzio jaien azken egunean, Lazkaoko alkate Felix Urkolaren aurkako pintaketak egin zituzten, kalean. Bizi den etxearen parean, kalez beste aldeko etxebizitza baten horman mehatxuzko pintaketa azaldu ze...
LAZKAO // Larunbatetik iganderako gauean, San Prudentzio jaien azken egunean, Lazkaoko alkate Felix Urkolaren aurkako pintaketak egin zituzten, kalean. Bizi den etxearen parean, kalez beste aldeko etxebizitza baten horman mehatxuzko pintaketa azaldu zen. Herriaren etsaia idatzi zuten, alkatearen izenaren erreferentzia egiten duen izenorde baten azpian. Ondoan, jopuntu edo diana bat ere margotu zuten.