Maldan Behera Inertzia Taldearen eskutik, oinarri-oinarrizko goitibeherak probatzeko aukera izan dute.
Aizkorri kalean behera probatu dituzte goitibeherak. / Arg.: Maialen Igartua
Santikutz Txiki eguna dute gaur Legazpin. Goizean, haur eta aiton-amonentzako jolasak izan dira Kale Nagusian. Arratsaldean, berriz, haurrek oinarrizko goitibeherak probatzeko aukera izan dute, Aizkorri kalean behera. Maldan Behera Inertzia Taldeak antolatu du, eta haur ugari animatu dira.
Bihar eta etzi atseden hartuko dute legazpiarrek, eta
asteburuan jarraituko dute jaiek. Larunbatean, goitibehera lasterketa izango da, 16:30ean. Igandean, berriz, Mirandaola Eguna.