CAF-ek 8,9 milioiko irabaziak izan ditu lehenengo hiru hilekoan, iaz baino %39 gutxiago
Beasaingo CAF enpresak urteko lehenengo hiruhilekoaren jardueraren emaitzen berri eman du: 8,9 milioiko irabaziak izan ditu, iaz epe berean baino %39 gutxiago.
Eskaera zorroari dagokionean, 5.376 milioikoa du, iazko parekoa. 2016rako, bost kontinenteetan, 6.000 milioi euro inguruko balioa duten 50-60 lizitazio lortzeko lehian ari dela ere jakinarazi du.
Eskaera zorroa, ordea, iazko mailari eusten dio, 5.376 milioirekin. Brasilgo errealaren debaluazioak emaitzei kalte egin diela azaldu du CAFek. Esportazioa %78ko mailara iritsi da.