Gabirian zortzi herritako 150 haur judoka elkartuko dira bihar
Gipuzkoako eta Bizkaiko zortzi herritako judo borrokalariak Gabiriako topaketan izango dira, bihar. Guztira 150 bat haur elkartuko dira. Judo saioak Alkainburu pilotalekuan egingo dituzte, zoruan tatami erraldoi bat jarrita. 15:30ean hasiko da.Gabiriak...
Gabiriako bertako judo eskolako ikasleekin batera, Legazpi-koak eta Zumarragakoak ariko dira. Baita Eibar, Soraluze, Arrasate, Azpeitia eta Ondarroako judoka gazteak ere.
Txapelketa kutsurik ez du izango judo topaketak: parte-hartzaile guztiek jasoko dituzte sariak. 5 urtetik 13ra bitarteko neska-mutilak dira denak.
Hasieran, beroketa modura jolas batzuk egingo dituzte, musikarekin lagunduta, psikomotrizitatea lantzeko. Ondoren, randori ariketak burutuko dituzte, adinez eta pisuz bereizita.
Gabirian judo eskola 2012ko udazkenean sortu zuten, Legazpiko eskolaren adar gisa. Gaur egun 26 haur dabiltza.













