Donostiako Zurriola hondartzan egingo duten ekitaldirako deia egin dute .Denda berri bat zabalduko dute bihar Ordizian
Gure Esku Dago egitasmoak bihar jakinaraziko du ekainean 34 herritan egingo den galdeketaren data. Espainiako Hauteskundeak direla eta, hasieran jarritako data aldatu egin behar izan dute, hauteskunde kanpainarekin jo ez dezan.
Donostiako Zurriolan, 11:30ean hasita egingo duten ekitaldian emango dute dataren berri.
Bien bitartean, galdeketa girotzeko ekitaldiek aurrera jarraitzen dute.
Beasaingo jaietan, esaterako, afariak emango dituzte GEDkoek, plaza azpian.
Ormaiztegin berriz, galderaren aurkezpena egingo dute, igandean, 13:00etan. Elixabete Garmendiak, Iñaki Mendigurenek eta Jokin Muruak parte hartuko dute bertan.
Ordizian denda berria
Bestalde, GED egitasmoak lokal berri bat zabalduko du Ordizian. Lokala, Kale Nagusiko 40. zenbakian dago kokatua, eta biltzeko tokia eta denda izateaz gain, ekaineko galdeketan bozkatzeko tokia ere izango da. Bihar egingo dute irekiera ekitaldia, 18:30ean. Bertan musika eta pintxoak izango direla azaldu dute, eta ordiziar eta goierritar guztiei egin diete bertara joateko gonbitea.