Jaurlaritzak goazen Ordizia! egitasmoa eredutzat hartu du
Goazen Ordizia! osasuna eta gizarteratzea sustatzeko egitasmoa da. Eusko Jaurlaritzak bultzatuta dator eta herri desberdinetan burutzen da, baina Ordiziako antolakuntza hartu du eredu, duen arrakasta dela eta. Astero, ostegunetan, goizeko 10:30etan, adineko pertsonak biltzen dira eta paseoan ibiltzeko aukera dute ekimen honekin. Plaza Nagusitik abiatu eta Zuhaizti zentro sozialeko tabernan bukatuko dute hamaiketako batekin.
Aste honetan, kirol kudeaketaren inguruako jardunaldia izan da Sestaon eta bertan izan dira Jone Herrero, Gizarte Zerbitzuetako arduraduna eta Kike Mokoroa, , kirol teknikaria. ekintzaren inguruan azalpenak ematen. Oso positibotzat jo dute teknikariek ponentzia honetan parte hartzea.